2019(e)ko apirilaren 30(a), asteartea

Dividimos como los mayores

Ya sabemos dividir como los mayores.

Solo necesitamos recordar la explicación y practicar.

- Aquí tenéis la explicación:




- Y aquí la práctica:









Primeras divisiones

Gure lehenengo zatiketak egin ditugu.

Ondo edo txarto egin dituzuen jakiteko hemen daude emaitzak.

Kontuz hiru akats daude! Kapaza izango zara topatzeko?




2019(e)ko apirilaren 29(a), astelehena

Pozik (zertarako lantzen)

Oporrak amaitu dira!

Baina buelta hain gogorra ez izateko euskera klasean abesti berri bat ikasi dugu. Gustoko duzue?

Hemen uzten dizuet praktikatzeko, ez zuen ahotsak mundu osoan entzuten diren!




2019(e)ko apirilaren 27(a), larunbata

¡A vueltas con la división!

Aurten ere zatiketak landuko ditugu eta horretarako entrenatu behar dugu. Hemen duzue horretarako joku pare bat





2019(e)ko apirilaren 26(a), ostirala

Urari buruzko rap-a

Kaixo:

Gaur hitz egingo dizuegu "Uraren Rap"-ari buruz. 

Lehenengoz Lourdesek esan zigun rap bat egiteko urari buruz. Asteazkenean hasi ginen egiten eta ostiralean grabatu genuen.

Lourdesek erakutsi nahi zuen ostiralean baina ezin zuen erakutsi eta asteazkenean erakutsi zigun.
Lourdesek zuzendu zigun. Bakarrik talde batek bikain egin zuen, hauek dira taldekideen izenak: Daniel, Aroa eta Catalina. Hau zen talde txikiena.

Denak oso politak dira. Ikusi! 

(Daniel eta Telmo)












2019(e)ko apirilaren 25(a), osteguna

Hauteskunde politak

Gizarteko laugarren gaia amaitu genuen eta andereñoak paper bat eman zigun eta gure proposamenekin bete genuen. Hurrengo egunean kartulina batean kopiatu genituen. Hor ikastetxerako porposamen berriak ipini genituen.

Gero apaindu egin genuen, mozorroak prestatu eta praktikatu egin genuen grabatzeko.

Hemen dituzue gure proposamena.

(Aiala)



















Aste Santuko power pointa

Kaixo:

Iratik pentsatuta zeukan Aste Santuko power point bat egitea. Eta Iratik ordenagailu bat hartu zuen eta Miren etorri zen eta galdetu zidan:

- Zer egiten ari zara?
- Klaserako aste Santuko power point bat egiten ari naiz.
- Bai, nik ere pentsatuta neukan Maialenekin. Orduan Miren, Irati eta Maialen power pointa egin genuen.

Eta Aste Santuko gauzak egiten. Amaitu genuenean andereñoari bidali genion eta espero dugu gustatzea.

(Maialen eta Irati)

2019(e)ko apirilaren 14(a), igandea

Logikako liburua

 


Nik ekarri dut liburu hau klasea besteoi erakusteko. 



Liburua deitzen da "Juegos para ejercitar la lógica".  Joku asko ditu: adibidez: laberintoak, kodigoak eta asmakizunak. Jolasak oso dibertigarriak dira. 

Liburu hau Sandra Lebrunek egin zuen, 50 enigma ditu barruan. Liburu hau nire amak erosi zidan liburudenda batean.

Hemen dituzue bilduma berberako best bi liburu interesgarriak izan daitezkeenak

(Aroa)

 


2019(e)ko apirilaren 13(a), larunbata

El reloj en matemáticas

Kaixo:

Lehenengoz Anarekin, maten, ikasi genuen erlojua maneiatzen. Ikasi genuen ordu bat 60 minutu direla, eta ordu erdi bat 30 minutu direla.

Anak esan zigun ere erlojuaren orratz txikia orduak markatzen duela eta handia minutuak.

Orduan guk power point bat egin dugu errezago egiteko.  Gure power pointa oso polita da. Hemen daukazue! (Miren eta Edurne)

2019(e)ko apirilaren 12(a), ostirala

Don Quijote

Nahiz eta liburuaren eguna apirilaren 23an izan, oporretan egongo garenez guk gaur ospatu dugu. Klasean ikasitako abestia hemen daukazue.

Merkatu txikiaren emaitza



15.207,15€
Hau da zuen esfortsu eta eskuzabalak izateagatik Merkatu Txikian lortu dugun dirua!

Mila esker guztioi. Dirua Izangai elkarteari eman diogu.





Ekaitza


Musika klasean ur proiekturako egin dugun ariketa hau da. Zer entzuten duzue?

2019(e)ko apirilaren 11(a), osteguna

2019(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena

Diputazioan, bisitan!

Joan den asteazkenean Diputaziora joan ginen.

Hara joan baino lehen andereñoak azaldu zigun pizka bat nortzuk ziren alkatea eta Diputazioko nagusia.

Diputaziora joan ginen. Jaione, hango gidaria, Diputazioko gauzak erakutsi zizkigun.

Adibidez: artelan batean agertzen ziren emakumeak, ile motza zeukatenak ez zeuden ezkonduta eta buruan zapi zuria zaukatenak ezkonduta zeuden.

Aho bete hortz geratu ginen Jaionek esan zigunean norbaitek erregeari lapurtzen bazion lehiotik botatzen zuten eta jendea begiratzen zuen ez zeukatelako telebistarik.

Jaionek esan zigun Diputazioko jefe-jefea Unai Rementeria deitzen zela. Ere erakutsi zigun artelan bat aintzinako euskeran idatzita.

Azkenean estutxe bat oparitu ziguten.

(Edurne, Catalina eta Aimar)

Empezamos con la división. Yuhuuuu

Hemen daukagu Sigma, gure "andereño" berria eta zatiketak azalduko dizkigu. Ondo ikasi!!



2019(e)ko apirilaren 8(a), astelehena

Frantziatik

Kaixo:

Ni Nora B naiz eta Toulousera joan naiz nire familiarekin lagunen etxera. Panpinezko txakur bat oparitu zidaten eta janaria supergozo zegoen!

(Nora B)






Kaixo, ni Viriginia naiz eta joan nintzen Lisboara. Asko gustatu zitzaidan baina gehien gustatu zitzaidana izan zen autobus anfibioa. Autobus anfibioa da autobus bat eta gero uretan sartzen da aldapa batetik. 

Oso dibertigarria izan zen eta gonbidatzen dizuet joateko oso polita delako eta nahi baduzue gehiago ikasi Lisboari buruz nire power pointan egin klik eta ikusi!! "Virginia Lisboan" deitzen da

(Virgi)

 

2019(e)ko apirilaren 7(a), igandea

Uraren esperimentua

Lehenengoz andereñoak eman zigun plastikozko edalontzi bat bikote bakoitzari.

Komunera joan ginen ur hotza botatzera edalontzietan. Gero andereñoak bi izotz eman zizkigun. Eta zenbatu egin behar genuen zenbat denbora behar zen izotza urtu arte.

Berdina egin genuen ur beroarekin. Konturatu ginen fusioa zela. Paper batean  idatzi genuen zenbat denbora behar izan zuen.

(Maritxu, Ariane eta Claudia)



2019(e)ko apirilaren 6(a), larunbata

Egun bat urik gabe!

Hasi ginen  "Uraren paleta" egiten eta andereñoak esan zigun egun batean urik gabe zer egingo genuen: etxean, eskolan...

Testu bat idatzi genuen eta hurrengo egunean ordenagailura pasatu genuen. Eta andereñoak fotokopiak egin zituen klasean ipintzeko.

Hemen dituzue geure lanak!

(Gaby, Miren eta Hadish)


2019(e)ko apirilaren 5(a), ostirala

Guk egindako kotxe harrigarria!

Kaixo:




Talde batek eta nik auto bat egin dugu. Lehenengo egunean sortu genuen talde bat ontatzeko eta abar.



Hurrengo egunean hasi ginen autoa egiten. Hurrengo egunean taldeari izen jarri genion eta gure izena "Goblin Manitas GirlsTaldea" da eta jarraitu genuen autoa egiten.


Hurrengo egunean ere autoa egiten jarraitu genuen. Hurrengo egunean hasi ginen apaintzen eta amaitu genuen.

Martxoaren 31an , igandea, lasterketa izango da. 
Gehiago jakin nahi baduzue gure blogaren izena da COIIB Niñas 2019 eta gure helbidea hauxe da: https://coiibgirls2019.blogspot.com/



(Miren)

2019(e)ko apirilaren 4(a), osteguna

Alto Campon eskiatzen

Kaixo:


Gaur hitz egingo dizuet ni, Maialen, nire aita Borja, nire ama Edurne, nire neba Xabier eta nire lagun bat June zuena izena, martxoaren 22an joan ginen etxola batera lo egitera.


Goizean Alto Camporan joan ginen eskiatzera. Andereño batekin eskiatu genuen. Nik Juliarekin eskiatu nuen, nire neba Xabier Marinarekin eskiatu zuen eta nire laguna June Andrearekin eskiatu zuen. Bi ordu ziren ekiatzeko 10:00etatik 12:00 ak arte.

Ni lehenengoz tubo batera joan nintzen, geroago pertxa batzuetara joan nintzen. Lehenengo bi aldietan lurrera jausi nintzen baina gero hobetu nuen hori. Juliak ikusi zuen ondo oso-oso ondo egiten nuela, orduan aulki automatiko batera igo ginen.


Heldu ginen pista urdin batera eta belaunak tolestuta alde batetik bestera joan nintzen. Berriro aulki automatiko batera joan ginen biak eta momentu horretan eskiatzeko makila erori zitzaidan. 
Ia 12:00ak ziren eta ikastaroa amaituko zen.

Ordu bat pasa eta gero jatera joan ginen, 3:00 etan eskiatzera itzuli ginen 5:00ak arte, pertsianetan egon ginen guztiak. Denbora zen etxoletara bueltatzeko.


Pizza bat geneukan afaltzeko. Oso ona zegoen!! Hurrengo egunean trineoarekin joan ginen eta superdibertigarria zen!!. Gero Ebrora joan ginen jatera, izozki bat jan genuen postrerako.

Momentua zen Bilbora bueltatzeko, ordu bat zen eta ni lotan geratu nintzen kotxean.

Beno, espero dut gustatzea, agur!

(Maialen)

2019(e)ko apirilaren 3(a), asteazkena

Sindrome de Down-en arkezpena


Gai honi buruz hitz egiteko andereñoak blogean bideo bat ipini zuen, "Cuerdas" izena zeukana eta esan zien Virginia eta Maritxuri egiteko Sindrome de Down en aurkezpena.



Alejandro (Ale) eta Arantzaren argazkiak bidali genizkien andereñoari, baita bideo bat ere.







Tutoretza klasean egin genuen aurkezpena. 






Orain kontatuko dizuegu zergatik egin genuen aurkezpena: ez zaigu gustatzen gure neba edo ahizpaz barre egitea eta arraro begiratzea. Espero dugu asko gustatzea!



Guri oso dibertigarria iruditu zaigu, superdibertigarria izan zen!
(Virgi eta Maritxu)






Diruaren erabilera

Klasean dirua lantzen ibili gara. Hainbeste aldiz Ñakorengana joan zaretenez litxarreriak erostera, asko dakizue ez da? Animo!

















Joku guztiak landu badituzu banketxe batean lan egin dezakezu!!!!






2019(e)ko apirilaren 2(a), asteartea

Meses del año

¿De verdad sabes todo lo que hemos trabajado sobre los meses y los años? A ver si eres capaz.



 

Erlojuaren dinamika gizarte birpasatzeko!

Dinamika hau egiteko lehenengoz fitxa bat geneukan erloju bat zaukana. eta zitak eskatu genituen. 

Hau amaitu eta gero, andereñoak 10:00 ak dira esaten zuen eta nik, adibidez Danielekin neukan zita eta berarekin elkartzen nitzen. Momentu horretan andereñoak galdera bat egin zuen eta bi minutu ematen zigun pentsatzeko erantuna. norbaitek bazekien, eskua altxatzen zuen eta erantzuna esaten zuen. Ondoren beste zenbaki bat esaten zuen.

12 zita zueden eta guztiak egin genituen.

(Aiala, Jone eta Aroa)


2019(e)ko apirilaren 1(a), astelehena

Orduak, minutuak eta segunduak... zelako lioa!

Orduak lantzen ari gara eta nahiz eta zuetariko batzuk asko jakin, birpasatzea ondo legoke, ez da?

Animo!

Ez zarete kexatuko hainbeste jokuekin!!!!















Pasapalabra en English

Kaixo denori: Pasapalabra hau topatu dut. Ingelesez dago baina uste dut kapazak izango zaretela egiteko. Nik 23 hitz asmatu ditut eta zuek...