2018(e)ko urriaren 30(a), asteartea

2018(e)ko urriaren 29(a), astelehena

Kenketekin lanean!


Entzunda daukat Eskolapios ikastetxeko ikasleek buru argiak dituztela baina zelako lioa!! 

Guk bagenekien kenketak egiten eta orain... beste era batean ikasten ari gara: "como los mayores".

Bizikletaz ibilitzen nola ikasi dugun galdetzen badigute, praktikatzen esango genuke.

Beraz kenketak egiten ondo ikasteko... egin, egin eta egin.

Klikatu irudietan:

                         







Eragiketak zuzentzen

Aste osoan gehiketak eta kenketak egin ostean, hemen dituzue emaitzak.

Frogatu ea ondo egin dituzuen!



2018(e)ko urriaren 28(a), igandea

Gure lehenengo deskribapenak

Deskribapenak egiteko lehenengo argazki bat ekarri genuen. Gero folio batean gure deskribapena egin genuen. Andereñoak zuzendu egin zuen. Gero garbira pasatu genuen, argazkia itsatsi genuen eta gero blogean sartuko dugu.

Superondo pasatu genuen eta oso ondo egin genuen. Ikusi deskribapenak oso politak direlako!

(Aiala, Nora B eta Claudia)



2018(e)ko urriaren 27(a), larunbata

Lurraren higidurak

Gizarten Lurraren higidurak ikasi ditugu. Hobeto ulertzeko bideo hauek dauzkazue etxean ikusteko. Oso interesgarriak dira, ezta?





2018(e)ko urriaren 26(a), ostirala

Eskolaren urtebetetzea!

Gure eskolak 125 urte bete zituen. Eskolako urtebetetzea oso dibertigarria izan zen. Seigarren mailakoek eta DBh-koek txirularekin "Zorionak zuri" abestu zuten. 

Patioa eta gero goiko patiora igo ginen eta 125 zenbakia egin genuen. Gero elizara joan ginen Jesusekin hitz egiteko eta otoitza egiteko.

(Jone, María eta Daniel)










2018(e)ko urriaren 25(a), osteguna

Naturako hormairudiak egiten!


Naturan hormairudi batzuk egin genituen. 

Lehenengo animaliei buruz ikasi genuen: ornodunak, ornogabeak, artropodoak.... Gero argazkiak ekarri behar genituen. 

Egun batzuk pasa eta gero hormairudiak egin genituen. Batzuk araknidoei buruz egin zuten, beste batzuk krustazeoei buruz, beste batzuk intsektu, ornogabe eta ornodunei buruz.

Oso politak ziren eta oso dibertigarria izan zen. Gainera asko ikasi genuen eta erreza izan zen.

Espero dut bideoa gustatzea!

(Galder, Hadish eta Miren)



2018(e)ko urriaren 22(a), astelehena

Bon Jour abestia

Abesti hau musikan ikasi dugu. Agur asko eta hizkuntza asko daude eta gainera... super ondo pasatu dugu musika klasean. Eta asko abestu ere bai!

Nora L. eta Virginia



2018(e)ko urriaren 17(a), asteazkena

Unibertsoa

Unibertsoa izugarri handia da. Guk gauza asko ikasi ditugu horretaz.

Galderak erantzuteko kapaza izango zara? Ziur baietz!



Otoitz bidean: Noe

Bihar kaperara joango gara eta abestia gogoz kantatzeko hemen duzue bideo. Ea mundu osoan entzuten den!


2018(e)ko urriaren 16(a), asteartea

Propiedad comuntativa y asociativa

Gogoratzen duzuenez bi propietate landu ditugu maten:

- Conmutativa

- Asociativa

Bideo honetan azalpena duzu:



Jolastu nahi duzu?








2018(e)ko urriaren 5(a), ostirala

Lurra eta ilargiaren mugimenduak

Pizka bat zaila da ulertzea gure Lur planeta mugitu egiten dela, guk ez dugulako nabaritzen!

Ea bideo hauen bidez ulergarriagoa egiten zaizuen!.



2018(e)ko urriaren 4(a), osteguna

Eragiketen makina



Joku honen bidez burmuina martxan jarri beharko duzue. Eragiketa guztiak daude. baina gehiketa eta kenketekin hasiko gara.

Kapazak izango zarete? 





2018(e)ko urriaren 2(a), asteartea

Erromatar zenbakiak

Gaurko lana erromatar zenbakiak birpasatzea denez, hemen duzue joku bat lagungarria izan daitekena.



Pasapalabra en English

Kaixo denori: Pasapalabra hau topatu dut. Ingelesez dago baina uste dut kapazak izango zaretela egiteko. Nik 23 hitz asmatu ditut eta zuek...