Egun hauetan hitz berri asko ikasi ditugu: koronabirusa, konfinamendua... eta tristetu beharrean hitzak erabiliz jolas egin dugu. Hemen dituzue zuen kaligramak. Lan itzela egin duzue!
Gaur, bideokonferentzian, leku bat deskribatu dizuet. Primeran egin duzue, benetan! Gehienok puntualak izan zarete eta materiala prest zeneukaten. Super zorionak!!! Marrazkigile onak zarete, ez da? Hemen duzue irudia. Zuen iruzkinak espero ditut esanez zelan atera zaizuen marrazkia, nik hemen jarri dudanarekin konparatuz.