erlijio etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
erlijio etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko maiatzaren 17(a), igandea

MAIATZA, MARIAREN HILABETEA


OTOITZA

Maria , Maria, Jesusen ama maitia.
“Halan bedi” hitzekin, lotu zinen Jainkoarekin.

“Halan bedi” hitzekin , lotuko gara zurekin.

ABESTIA

Gau ta egun dugu zaindari,


horrena bai maitasuna!
Maria du izena, Jesusen ama ona,
zure ta nire ama.

2020(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

Bokazio astea: abestia eta otoitzak

Aste honetan Bokazio astea ospatuko dugu etxetik, urtero egiten dugun moduan ikastetetxean. 

Pasa den urtean  ikusi genuen Bokazio astean,  Jainkoak bakoitzari "don" bat ematen diola, hau da, denetariko "don"ak daudela: marrazteko, matematikarako, dantza egiteko, kirola egiteko, idazteko... 

Eta batzuei jendeari laguntzeko ematen dio "don" berezi bat, nolaeta apaiza izanez

Hemen dituzue aste honetaro bi otoitz eta abesti bat. 

EL CERO OPTIMISTA ABESTIA



OTOITZAK 


Bokazio astea
Aita, zure seme onak izan nahi ditugu,
baina gauzak ez ditugu zuk nahi duzun bezala egiten.
Lagun gaitzazu Jesusen bidea jarraitzen eta bere lagunak izaten,
Kalasanzek egin zuen bezala.


Bokazio astea
Jesus, zure orkestraren partaide izan nahi dut,
“arduratasunaren” abestia saiatu nahi dut egunero,
etxean, ikastetxean, kalean,...
nire ingurunean daudenen aurrean
jo ahal izateko.
Zure orkestran jo egin nahi dut, Kalasanzek egin zuen bezala.



2020(e)ko apirilaren 11(a), larunbata

Aste Santua, pertsonak hobetzeko momentua

Kaixo. Egun hauetan Aste Santua ospatzen ari gara, Jesusen heriotza eta piztuera (muerte y resurrección).

Hemen bideotxo bat uzten dizuet. 

Nahi nuke zuek iruzkinetan zer jartzea:

Bideoa ikusi ondoren, 
zer gogoratzen digu, Jesusek esandakoa?


2020(e)ko martxoaren 4(a), asteazkena

Maite Losada eta Rebecarekin abesten

Kaixo, gu Lucía, Inés eta Nora gara. Beste egunean ikastetxera Maite Losada musikaria etorri zen Rebecarekin. Rebeca Laiaren izekoa da. Eskolako auditoriumen egon ginen. Maite eta Rebeca oso ondo abesten dute. Maitek gitarra jotzen zuen eta bitartean guk abesten genuen. Elur malutak, Betor bakea, Ikusten zaitut, Somos diferentes... abestiak abestu genituen. Maite Losadak esan zuen abesti guztiek mezu bat zeukatela. Oso dibertigarria izan zen.

Lucía, Inés eta Nora

2020(e)ko otsailaren 28(a), ostirala

2020(e)ko otsailaren 14(a), ostirala

Otoitz bidea: seme galdua

Hemen duzue datorren astean Otoitz bidean landuko dugun gaia: SEME GALDUA.

Hauxe da abestia: "Zenbait opari zuretzat"

Eta hemen bideoa!!







2020(e)ko otsailaren 5(a), asteazkena

2020(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena

Betor bakea

Datorren asterako abesti hau jakin beharko dugu. 

Ikasiko duzue? 




BETOR BAKEA

Ez kendu, gero, ume bati ogirik,
ezta ezpainetatik irribarrerik!
Herriak ez daitezela borrokan ibil!
Ez itzali, gero, maitasun begiradarik!

Elkarrekin inoiz ez ezaxolarik!
Ez gorde, gero, senideari gorrotorik!
Esperantzarako beranduegi ez baita,
ez gogortu, gero bihotzik!

ETOR BEDI BAKEA
HERRIETARA, BIHOTZETARA.
ETOR BEDI BAKEA
PERTSONENGANA, LAGUNENGANA!
MAITASUNAK ALDA DEZALA
MUNDUA.

Denok poz-pozik, eskutik oratuta,
maitasuna lege bakarra da eta.
Aberatsek, gutxien daukatenek,
ez daitezela esplota!

Ez kendu, gero, gauari musikarik!
Sortutakoari, egunsentiari... distira!
Haizearen laztanak sentituko ditugu!
Betor bakea gure herrira!

ETOR BEDI BAKEA...


Abestia: "Una receta de paz"

Bakearen astea laster izango dugunez, zer deritsozue errezeta berri bat ikastea?

Baina ez da edozein errezeta baizik eta "bake errezeta" da. Ea zuen gustukoa den eta denok batera abesten dugun!



2019(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

Gabonetako kanpaina



Hemen duzue Lolik, DBH-ko andereñoak, prestatu digun mapa, Gabonetako kanpainari buruzkoa dena.

Sakatu irudian eta topatuko duzue


2019(e)ko abenduaren 11(a), asteazkena

Gabonetako opariak

Gabonoak etortzen dira eta opariak egin nahi genituen. Aroak izar batzuk egin zituen eta Mirenek advientoko egutegi bat egin zuen.

Nola egiten diren izarrak azalduko dizue Aroak:

1. Lehenengoz materiala behar zune. Alanbrea, egurra eta torlojuak.
2. Torlojuak egurran sartu behar genuen izarraren formarekin eta gero alanbrea tolestu. Izar guztiak geneukanean soka txiki bat jarri nion eta horrela egin nuen andereñoaren oparia.
3. Andereñoaren oparin Ana idatzi nuen eta loretxo bat margoztu nuenean amaitu egin nuen lana.

Espero dut izarrak asko gustatzea eta orain advientoko egutegiarekin uzten dizuet.

Honela egiten da advientoko egutegia:

Materiala:

24 tutu komuneko papera, kartukina, pinotxo papera, pegatinak, grapagailu bat eta... LITXARRERIAK!!

Nola egiten da?

1. Grapagailuarekin tutuak grapatu
2. Ondoren kartulinarekin beheko partea forratu.
3. Azkenik tutuak forratu eta pegatinak ipini.

(Miren eta Aroa)



2019(e)ko azaroaren 27(a), asteazkena

San José de Calasanz astea

Aste hau ekintzaz josita dago: abestiak, antzerkia, mateko buruketak San Joseri buruzkoa, heziketa fisikoko jokua, San Joseri idatzi diozuen gutuna...

Honez gain hemen duzue Irati bere ahizparekin prestaturiko power pointa eta abestia:






Eta hemen duzue interneten topatu dugun abestia umeek antzeztuta:


2019(e)ko urriaren 24(a), osteguna

Domund-eko abestia


"Entra en acción, empieza no pares, tienes un don demuestra lo que vales.

Ve por el mundo, sabes el rumbo, únete a la cadena de bondades..."


2019(e)ko maiatzaren 27(a), astelehena

2019(e)ko maiatzaren 22(a), asteazkena

2019(e)ko apirilaren 25(a), osteguna

Aste Santuko power pointa

Kaixo:

Iratik pentsatuta zeukan Aste Santuko power point bat egitea. Eta Iratik ordenagailu bat hartu zuen eta Miren etorri zen eta galdetu zidan:

- Zer egiten ari zara?
- Klaserako aste Santuko power point bat egiten ari naiz.
- Bai, nik ere pentsatuta neukan Maialenekin. Orduan Miren, Irati eta Maialen power pointa egin genuen.

Eta Aste Santuko gauzak egiten. Amaitu genuenean andereñoari bidali genion eta espero dugu gustatzea.

(Maialen eta Irati)

2019(e)ko martxoaren 18(a), astelehena

Hausterre eguna


Hausterre egunean, auditoriora joan ginen. Hor, paper batean, gure gauza txarrak idatzi genituen eta gero papera apurtu eta paperontzira bota genuen.


Geroago kaperara joan ginen eta hautsa bota ziguten kopetan gurutz baten foraz. Ere marrazki bat egin genuen gure koadernoan.


Gure gauza txarrak saiatu behar dugu ez egiten. Hemen dituzue argazkiak ikusteko. Espero dugu asko gustatzea. Super izan zen hausterre eguna!!




(Virginia, Daniel eta Telmo)


2019(e)ko martxoaren 7(a), osteguna

Garizuma

Atzo Hausterre-egunarekin garizuma hasi zen. Prest zaudete garizuman bihotza aldatzera? Apuntatzen zara?

2019(e)ko otsailaren 8(a), ostirala

Bakearen astea

Kaixo:

Pasa den astean Bakearen Astea izan zen. 

Pankartak egiten oso ondo pasatu genuen. Jolastokian denon artean jolastu genuen. Larunbatean puxikada izan zen eta asteazkenenan Ghandi hil zuten.

Puxikadara pankartak eraman genituen. Lau puxika handi bota zituzten. Oso ondo pasatu genuen bakearen astean, gauza asko egin genituelako: usoak margotu...

Edurnek bakearen nobel saria irabazi zuen, jende asko eman ziolako botoa Edurneri eta oso pozik zegoen.

(Aimar, Maialen eta Nora B.)



2018(e)ko abenduaren 31(a), astelehena

"Gabon gaua heldu da" abestia

Gabonak hurrengo hilabetean izango dira, beraz, gutxi geratzen da Jesus berriro jaio dadila. Hurrengo Otoitz Bidean kanta hau abestuko dugu jaiotza ospatzeko. Prest zaudete entsaiatzera eta goxo-goxo abestera?

Pasapalabra en English

Kaixo denori: Pasapalabra hau topatu dut. Ingelesez dago baina uste dut kapazak izango zaretela egiteko. Nik 23 hitz asmatu ditut eta zuek...