2019(e)ko apirilaren 4(a), osteguna

Alto Campon eskiatzen

Kaixo:


Gaur hitz egingo dizuet ni, Maialen, nire aita Borja, nire ama Edurne, nire neba Xabier eta nire lagun bat June zuena izena, martxoaren 22an joan ginen etxola batera lo egitera.


Goizean Alto Camporan joan ginen eskiatzera. AndereƱo batekin eskiatu genuen. Nik Juliarekin eskiatu nuen, nire neba Xabier Marinarekin eskiatu zuen eta nire laguna June Andrearekin eskiatu zuen. Bi ordu ziren ekiatzeko 10:00etatik 12:00 ak arte.

Ni lehenengoz tubo batera joan nintzen, geroago pertxa batzuetara joan nintzen. Lehenengo bi aldietan lurrera jausi nintzen baina gero hobetu nuen hori. Juliak ikusi zuen ondo oso-oso ondo egiten nuela, orduan aulki automatiko batera igo ginen.


Heldu ginen pista urdin batera eta belaunak tolestuta alde batetik bestera joan nintzen. Berriro aulki automatiko batera joan ginen biak eta momentu horretan eskiatzeko makila erori zitzaidan. 
Ia 12:00ak ziren eta ikastaroa amaituko zen.

Ordu bat pasa eta gero jatera joan ginen, 3:00 etan eskiatzera itzuli ginen 5:00ak arte, pertsianetan egon ginen guztiak. Denbora zen etxoletara bueltatzeko.


Pizza bat geneukan afaltzeko. Oso ona zegoen!! Hurrengo egunean trineoarekin joan ginen eta superdibertigarria zen!!. Gero Ebrora joan ginen jatera, izozki bat jan genuen postrerako.

Momentua zen Bilbora bueltatzeko, ordu bat zen eta ni lotan geratu nintzen kotxean.

Beno, espero dut gustatzea, agur!

(Maialen)

2 iruzkin:

Pasapalabra en English

Kaixo denori: Pasapalabra hau topatu dut. Ingelesez dago baina uste dut kapazak izango zaretela egiteko. Nik 23 hitz asmatu ditut eta zuek...