2019(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena

2019(e)ko apirilaren 8(a), astelehena

Frantziatik

Kaixo:

Ni Nora B naiz eta Toulousera joan naiz nire familiarekin lagunen etxera. Panpinezko txakur bat oparitu zidaten eta janaria supergozo zegoen!

(Nora B)






Kaixo, ni Viriginia naiz eta joan nintzen Lisboara. Asko gustatu zitzaidan baina gehien gustatu zitzaidana izan zen autobus anfibioa. Autobus anfibioa da autobus bat eta gero uretan sartzen da aldapa batetik. 

Oso dibertigarria izan zen eta gonbidatzen dizuet joateko oso polita delako eta nahi baduzue gehiago ikasi Lisboari buruz nire power pointan egin klik eta ikusi!! "Virginia Lisboan" deitzen da

(Virgi)

 

2019(e)ko apirilaren 7(a), igandea

Uraren esperimentua

Lehenengoz andereñoak eman zigun plastikozko edalontzi bat bikote bakoitzari.

Komunera joan ginen ur hotza botatzera edalontzietan. Gero andereñoak bi izotz eman zizkigun. Eta zenbatu egin behar genuen zenbat denbora behar zen izotza urtu arte.

Berdina egin genuen ur beroarekin. Konturatu ginen fusioa zela. Paper batean  idatzi genuen zenbat denbora behar izan zuen.

(Maritxu, Ariane eta Claudia)



2019(e)ko apirilaren 6(a), larunbata

Egun bat urik gabe!

Hasi ginen  "Uraren paleta" egiten eta andereñoak esan zigun egun batean urik gabe zer egingo genuen: etxean, eskolan...

Testu bat idatzi genuen eta hurrengo egunean ordenagailura pasatu genuen. Eta andereñoak fotokopiak egin zituen klasean ipintzeko.

Hemen dituzue geure lanak!

(Gaby, Miren eta Hadish)


2019(e)ko apirilaren 5(a), ostirala

Guk egindako kotxe harrigarria!

Kaixo:




Talde batek eta nik auto bat egin dugu. Lehenengo egunean sortu genuen talde bat ontatzeko eta abar.



Hurrengo egunean hasi ginen autoa egiten. Hurrengo egunean taldeari izen jarri genion eta gure izena "Goblin Manitas GirlsTaldea" da eta jarraitu genuen autoa egiten.


Hurrengo egunean ere autoa egiten jarraitu genuen. Hurrengo egunean hasi ginen apaintzen eta amaitu genuen.

Martxoaren 31an , igandea, lasterketa izango da. 
Gehiago jakin nahi baduzue gure blogaren izena da COIIB Niñas 2019 eta gure helbidea hauxe da: https://coiibgirls2019.blogspot.com/



(Miren)

2019(e)ko apirilaren 4(a), osteguna

Alto Campon eskiatzen

Kaixo:


Gaur hitz egingo dizuet ni, Maialen, nire aita Borja, nire ama Edurne, nire neba Xabier eta nire lagun bat June zuena izena, martxoaren 22an joan ginen etxola batera lo egitera.


Goizean Alto Camporan joan ginen eskiatzera. Andereño batekin eskiatu genuen. Nik Juliarekin eskiatu nuen, nire neba Xabier Marinarekin eskiatu zuen eta nire laguna June Andrearekin eskiatu zuen. Bi ordu ziren ekiatzeko 10:00etatik 12:00 ak arte.

Ni lehenengoz tubo batera joan nintzen, geroago pertxa batzuetara joan nintzen. Lehenengo bi aldietan lurrera jausi nintzen baina gero hobetu nuen hori. Juliak ikusi zuen ondo oso-oso ondo egiten nuela, orduan aulki automatiko batera igo ginen.


Heldu ginen pista urdin batera eta belaunak tolestuta alde batetik bestera joan nintzen. Berriro aulki automatiko batera joan ginen biak eta momentu horretan eskiatzeko makila erori zitzaidan. 
Ia 12:00ak ziren eta ikastaroa amaituko zen.

Ordu bat pasa eta gero jatera joan ginen, 3:00 etan eskiatzera itzuli ginen 5:00ak arte, pertsianetan egon ginen guztiak. Denbora zen etxoletara bueltatzeko.


Pizza bat geneukan afaltzeko. Oso ona zegoen!! Hurrengo egunean trineoarekin joan ginen eta superdibertigarria zen!!. Gero Ebrora joan ginen jatera, izozki bat jan genuen postrerako.

Momentua zen Bilbora bueltatzeko, ordu bat zen eta ni lotan geratu nintzen kotxean.

Beno, espero dut gustatzea, agur!

(Maialen)

2019(e)ko apirilaren 3(a), asteazkena

Sindrome de Down-en arkezpena


Gai honi buruz hitz egiteko andereñoak blogean bideo bat ipini zuen, "Cuerdas" izena zeukana eta esan zien Virginia eta Maritxuri egiteko Sindrome de Down en aurkezpena.



Alejandro (Ale) eta Arantzaren argazkiak bidali genizkien andereñoari, baita bideo bat ere.







Tutoretza klasean egin genuen aurkezpena. 






Orain kontatuko dizuegu zergatik egin genuen aurkezpena: ez zaigu gustatzen gure neba edo ahizpaz barre egitea eta arraro begiratzea. Espero dugu asko gustatzea!



Guri oso dibertigarria iruditu zaigu, superdibertigarria izan zen!
(Virgi eta Maritxu)






Diruaren erabilera

Klasean dirua lantzen ibili gara. Hainbeste aldiz Ñakorengana joan zaretenez litxarreriak erostera, asko dakizue ez da? Animo!

















Joku guztiak landu badituzu banketxe batean lan egin dezakezu!!!!






2019(e)ko apirilaren 2(a), asteartea

Meses del año

¿De verdad sabes todo lo que hemos trabajado sobre los meses y los años? A ver si eres capaz.



 

Erlojuaren dinamika gizarte birpasatzeko!

Dinamika hau egiteko lehenengoz fitxa bat geneukan erloju bat zaukana. eta zitak eskatu genituen. 

Hau amaitu eta gero, andereñoak 10:00 ak dira esaten zuen eta nik, adibidez Danielekin neukan zita eta berarekin elkartzen nitzen. Momentu horretan andereñoak galdera bat egin zuen eta bi minutu ematen zigun pentsatzeko erantuna. norbaitek bazekien, eskua altxatzen zuen eta erantzuna esaten zuen. Ondoren beste zenbaki bat esaten zuen.

12 zita zueden eta guztiak egin genituen.

(Aiala, Jone eta Aroa)


2019(e)ko apirilaren 1(a), astelehena

Orduak, minutuak eta segunduak... zelako lioa!

Orduak lantzen ari gara eta nahiz eta zuetariko batzuk asko jakin, birpasatzea ondo legoke, ez da?

Animo!

Ez zarete kexatuko hainbeste jokuekin!!!!















Pasapalabra en English

Kaixo denori: Pasapalabra hau topatu dut. Ingelesez dago baina uste dut kapazak izango zaretela egiteko. Nik 23 hitz asmatu ditut eta zuek...