2019(e)ko ekainaren 30(a), igandea

Santanderren disfrutatzen

Langile baino langileagoak izan zaretela ospatzeko, azken astean Santanderrera eguna pasatzera joan ginen.

Egun polit- polita izan zen, eta noski baietz, dibertigarria, eta une bereziak pasatu genituen. Egoera guzti hauek gogoratzeko hemen daukazue bideoa. 

2019(e)ko ekainaren 28(a), ostirala

Oporretan jolasean eta bispasatzen


Oporrak atsedena hartzeko dira, baina batzuetan ikasitako gauzak birpasatzeko aukera eduki dezakegu, batez euria egiten duen egunetan, ez da?


Hemen dituzue web orrialdeak non jokuak agertzen diren!




Enjoy it!


2019(e)ko ekainaren 21(a), ostirala

Metro


Egun batean Metro Bilbaora joan ginen bisita egitera.

Metrora iritsi ginenean ezagutu genuen neska bat Yolanda izenekoa. berak erakutsi zigun metroa.

Oso ondo pasatu genuen. Metroaren kabinan sartu ginen. Sei talde egin genituen. Gero joan ginen ikustera zer animalia forma zeukan geltoki batek. Armiarma bat zen  edo ehunzangoa.

Ikusi nahi baduzue, bideoan klikatu!



Ipuinak kontatzen

Kaixo:

Ipuinak egiteko hasi ginen zikinezko paper batean hasiera, korapiloa eta amaiera egiten. Amaitu genuenean garbira pasatu genuen.

Klasekideekin praktikatu genuen eta Anak esan zigun etxean praktikatzeko. Egun batean txikiei kontatu genien.

Kontatu genuenenan txi batzuk ez zuten kasurik egiten. Gu pizka bat kezkatuta geunden baina klasera heldu ginenean komentatu genuen.

Andereñoak azaldu zigun guk batzutan besteei ez diegula kasurik egiten eta gero guk nhai dugula besteok kasua egitea.

(Edurne, Nora B. eta Claudia)



Zozketak

Lan hau egiteko hasi ginen zozketak kontatzen. Adibidez: Atxia-motxia. Gero jarraitu genuen taldeetan zozketak egiten: din-don kikilimon, saltsa pika tortolika debuzon, aitona Martzelon kiski eta miski eta kaska melon, hori zen zozketa bat.

Dantza egin genuen zozketan, praktikatu egin genuen asko eta andereñoak grabatu zign taldez-talde.

Horrela ikasi genuen zozketa asko. Gero kalsean beti abesten genuen zozketa pare batzuk. Lehenengo egunean ez zen jende guztia etorri. Bigarren egunean etorri ziren eta berriro Anak grabatu zien talde batzuei.

(Daniel, Telma eta Jone)









 





2019(e)ko ekainaren 20(a), osteguna

2019(e)ko ekainaren 17(a), astelehena

BBM (Berrerabili, birziklatu eta murriztu)

Merkatuaren proiektua amaitu genuen. Eta produktuen enbaseak ontzietara bota genituen.

Horrelaxe birziklatu egin genuen. Oso dibertigarria izan zen. Nahi baduzue, hemen dituzue argazkiak.

(Aiala, Telma eta Catalina)
 

 

2019(e)ko ekainaren 16(a), igandea

Robotak


Astelehenean Anak sorpresa bat eman zigun eta sorpresa hau zen: merkatuko gauzekin robot birziklatu bat egitea. Denok superpozik jarri ginen! 






Eta hezikieta fiskoan, patioan eta tutoretza klasean egin genituen, baina lehenengoz esan genion andereñoari ahal bagenuen patio orduan gertu egiten eta andereñoak baietz esan zuen.





Poltsetatik materiala hartu eta robotak egiten hasi ginen egiten zeloa eta rotulkiak erabiliz.

Bi ordu eta hogei minutu pasa eta gero robotak amaitu genituen eta oso politak geratu ziren. 




Izenak jarri genizkien: Mar-bot egin zuten Birginia, Irati, Nora L eta Anderrek. Tximeleta egin zuten Galder, Maialen, Claudia eta Gabrielak. Bloki egin zuten Edurne, Ariane, Telmo eta Danielek. Sukaldaria Aila, Alejandro eta Hadishek egin zuten. Robocop egin zuten Maritxu, Miren, Telma eta Catalinak. Dortoka egin zuten Jone, Aimar eta Aroak.


Amaitzerakoan andereñoak argazkiak atera zizkigun, talde bakoitza bere robotarekin. 

Pasabidean jarri genituen andereñoari mahai batzuk ipintzen lagundo ondoren. Mahaien gainean jarri genituen. 




Egunak pasa eta gero zozketak egin genituen norbaitek eramateko etxera. Eta zozketa Irati, Edurne, Gabriel, Martitxu eta Nora B baina Alejandrori eman zioten. 

Superondo pasatu genuen robotak egiten. Hemen duzue iksuteko aukea. Espero dugu gustatzea.

2019(e)ko ekainaren 14(a), ostirala

Merkatuaren proiektua

Proiektu hau egiteko lehenengoz Anak merkatu bat egingo genuela esan zigun. Merkatuko karpeta bat eman zigun.

Lehenengoz janarizko enbaseak eskolara ekarri behar genituen. Gero Ensantxeko merkatura joan ginen karpetarekin. Fitxa batzuk zeuden eta guk bete behar genituen. 
Publizitatea ere egin genuen. Etxean dirua prestatu behar genuen, paperezko dirua moztuta.

Ostiralean merkatua egin genuen. Bigarren mailakoak etorri ziren erostera. 

Azkenenak merkatuaren ebaluaketa egin genuen.

(Edurne, Ander eta Alejandro)




2019(e)ko ekainaren 10(a), astelehena

Eragiketen zuzenketa

Hemen duzue zuek egindako lan itzelaren zuzenketa!!

Espero dut nik okertu ez izatea. Zuek esango didazue akatsen bat topatzen baduzue.



2019(e)ko ekainaren 7(a), ostirala

Metalezko-haize familia

Musikan metalezko-haize familia ikasi dugu. Gogoratzen dituzue familia honetako musika-tresnak? Tronpeta, tronpa, tronboi irristailuduna eta tuba dira. Zein da agudoena? Eta grabeena?

Zurezko-haize familia

Musikan zurezko-haize musika tresnak ikusi ditugu. Familia honetako musika-tresnen bideoak ikus ditzakezue eta gogoratu... "Gero eta txikiagoa gero eta agudoagoa" eta "Gero eta handiagoa gero eta grabeagoa". Disfrutatu!

Zeharkako txirula

Klarinetea

Oboea

Fagota

Eta amaitzeko familia batera jotzen ikusi ahal duzue bideo honetan. 

2019(e)ko ekainaren 6(a), osteguna

Larunbatean festa!

Larunbatean ikastetxea zabalik izango dugu izugarrizko festarekin!

Hemen dituzue egongo diren ekintzak:







ETORRI ETA ONDO PASA!


2019(e)ko ekainaren 5(a), asteazkena

Erlojuaren dinamika Aimarrek eta Mirenek kontatuta

Mirenek eta Aimarrek, bideo batez bidez, zertan datzan "erlojuaren dinamika" azaldu zieten irakasleei.

Hemen duzue bideoa. Ematen du kazetariak direla!


Pasapalabra en English

Kaixo denori: Pasapalabra hau topatu dut. Ingelesez dago baina uste dut kapazak izango zaretela egiteko. Nik 23 hitz asmatu ditut eta zuek...