2018(e)ko azaroaren 30(a), ostirala

Euskaraldia eta euskeraren eguna



Dakizunenez, egun hauetan "Euskaraldia" ospatzen ari da Euskal herri osoan.

Guk ere parte hartuko dugu abesti eta dantza bat ikasten.

Prest zaudete zuen gorputzak mugitzeko?

Bideo honetan duzue bai kanta bai dantza.



Amawolé abestia

Congoko neska-mutilek entzun behar digute Kikonkatik Amawolé abesten. Guztiok batera... abestera!!!

2018(e)ko azaroaren 28(a), asteazkena

2018(e)ko azaroaren 27(a), asteartea

¡A la conquista de las tablas de multiplicar! (1)

Biderketa taulak ikasteko hemen duzue joku entretenigarri bat. 

Ea pantaila guztiak pasatzeko gai zareten!

Jolasteko klika ezazue marrazkian.

2018(e)ko azaroaren 20(a), asteartea

Deskribapena egiteko eredua

Hemen duzue animalien deskribapena egiteko eredua. 

Hauxe nahiko luzea eta zaila da baina baliogarria izan daiteke zuena egiteko. Ziur oso ondo egingo duzuela!

2018(e)ko azaroaren 19(a), astelehena

San José de Calasanz bideoa

Gaur San José de Calasanzen bideo hau ikusi dugu klasean. San Joseren bizitza kontatzen digu, bizitza berezia eta interesgarria. Zenbat gauzak egin zituen mundua hobetzeko, ezta?

Aste honetan, Calasanz-en astea ospatzen dugunez, bideoa berriro ikus dezakezue.. Anima zaitezte!

2018(e)ko azaroaren 16(a), ostirala

San Joseren abestiak

San Jose astean abestuko ditugun abestiak, hemen dauzkazue. Argitu ahoak eta... abestera!

Tripako minez

Antzerki hau egiteko pausu hauek eman genituen:

- Lehenengoz ikasi genuen.
- Gero taldearekin prestatu genuen.
- Ondoren pretsonaiak prestatu genituen.
- Azkenik mozorroak ekarri genituen eta antzerkia egin genuen.

Antzerki hau euskera klasean egin genuen. Pertsonaiak izan ziren: narratzailea, Saioa, Kerman, aita eta ama. 2018ko 12an egin genuen. Astelehena zen. 
Andereñoak argazkiak egin zituen eta hemen ikusi ahal dituzue.

Gure esperientzia oso ona izan zen!



2018(e)ko azaroaren 15(a), osteguna

Animaliak ornodunak eta ornogabeak

Zenbat animalia mota dago! 

Ornodunak: eta ornodunen artean mota batzuk daude: narrastiak, ugaztuak...

Ornogabeen artean ere mota batzuk daude: belakiak, artropodoak...

Hemen duzue bideo bat hobeto ulertzeko:









2018(e)ko azaroaren 13(a), asteartea

Eragiketen emaitzak

Egun hauetan lan eta lan ibili zarete gehiketak eta kenketak praktikatzeko.

Jakiteko ea "experto" bihurtu zareten zuzendu itzazue honen laguntzaz!


2018(e)ko azaroaren 12(a), astelehena

Lerro motak

Geure inguruan begiratuz gero, edonon lerro mota ezberdinak topa ditzakegu.





Ea joku hauen bidez lerroak ikasten dituzuen!




2018(e)ko azaroaren 9(a), ostirala

"Good Morning" - Singing in the Rain

Musika klasean klake dantza egin dugu. Asko gustatu zaigunez, blogean ipiniko dut etxean berriro ikusi nahi baduzue.

2018(e)ko azaroaren 7(a), asteazkena

Denok gara Eliza

Otoitz bidean parte hartzeko abestia ondo jakitea behar-beharrezkoa da.

Hemen duzue abestia praktikatzeko!



A bailar con el rap de las líneas


Resultado de imagen de lineas rectas y curvas

Edurnek eskatu duen moduan, hemen duzue marren dantza zuek praktika dezazuen!

Bideo ikusteko sakatu irudian





2018(e)ko azaroaren 5(a), astelehena

Buruketak egiten txapeldunak gara!

Zertarako ikasi behar dugu ondo egiten gehiketak eta kenketak? Gure eguneroko bizitzan erabiltzeko!

Normalean inork ez digu esaten gehiketa edo kenketa bat egiteko, eskolan ez bada.  Baina erosketak egiteko, lagunen artean gauzak banatzeko eta beste hainbat gauzetarako halako eragitetak egiten ditugu.

Egia esan... egunero egiten duguna... buruketak dira! Horregatik oso garrantzitsua da ondo egitea. Hemen duzue buruketa gehiago praktikatzeko. 


Ondo izan!



Pasapalabra en English

Kaixo denori: Pasapalabra hau topatu dut. Ingelesez dago baina uste dut kapazak izango zaretela egiteko. Nik 23 hitz asmatu ditut eta zuek...