2019(e)ko urtarrilaren 15(a), asteartea

2019(e)ko urtarrilaren 9(a), asteazkena

Artistak gara!


Kaixo:

Atzo ikasle nagusi batzuk etorri ziren klasera eta hitz egin ziguten Picassori buruz. Kontatu ziguten larrosa garaia eta urdin garaia zeukala.

Gero margotu genuen marrazki kubista batzuk eta beste batzuk asmatu genituen.

Oso ondo pasatu genuen!

(Ariane, Telmo eta Maritxu)



2018(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

Eleiz museoan ibili gara!

Kaixo:

Gaur Eleiz Museora joan gara.

Jesusen bizitza erakutsi digute. Jesusen jaiotzari buruzko lau atalak azaldu dizkigute. Artelanak oso politak ziren.

Gero ikusi dugunari buruzko eskulanak egin ditugu. Eskulanak egin eta gero munduko leku askotako jaiotzak ikusi ditugu.

Oso ondo pasatu dugu, gainera arrainak ere ikusi ditugu!

(Ander, Nora B eta Miren)



2018(e)ko abenduaren 19(a), asteazkena

Gure errezeta gozoak!

Gaur kontatuko dizuegun nola egin genituen errezetak.

Lehenengoz folio batean errezetak "indioz" idatzi behar genituen. Plantila batean errezeta boliz idatzi behar genuen ondo, akats barik.

Gero, zuzendu ondoren, garbira pasatu genuen eta andereñoak esan zuen marrazki bat egin ahal zela, errezetari buruz, noski!

Oso ondo pasatu genuen!

(Telma, Maialen eta Aimar)

Gure gabon kanta

Musika klasean Gabonetako kanta bat abestu genuen. Lehenengoz, instrumentuak aukeratu genituen: txinatar kutxak, marakak, triangeluak, klabeak... Metalezko instrumentuak erritmo batez egin behar genuen, zurezkoak beste erritmo batez eta astintzekoak beste bat. Abestia "Oilarrak kanta kantari" deitzen zen eta oso abesti polita zen eta... SUPER ONDO PASATU GENUEN MUSIKA KLASEAN!!!

(Telma, Virginia y Telmo)

2018(e)ko abenduaren 13(a), osteguna

Erlojuaren dinamika naturan



Kaixo:

Gaur hitz egingo dizuegu Naturan jolastu genuen joku bat. Andereñoak paper bat eman zigun erloju batekin marraztuta. Zitan egin behar genuen gure klasekideekin, eta erlojuetan pertsonen izenak jarri behar genituen orduetan. 
Gero andereñoak ordu bat esatzen zigun, gu zitarekin elkartzen ginen eta andereñoak naturazko gaiari buruzko galdera bat botatzen zuen. Guk bikotearekin pentsatu behar genuen. 

(Maialen, Ariane eta Gabriela)



2018(e)ko abenduaren 12(a), asteazkena

Multiplicaciones de varias formas

Si de verdad quieres aprender bien a multiplicar tienes que cumplir dos condiciones:

1. Saber muy bien las tablas de multiplicar.
2. Hacer los ejercicios de este juego.

Así te convertirás en una persona experta en las multiplicaciones. ¡Ánimo!

2018(e)ko abenduaren 11(a), asteartea

La tabla del nueve

Orain azkenengo taula ikastea tokatzen zaigu. 

Hemen duzue truko pare bat hobeto jakiteko taula hau. Dena den, gero buruz ikasi beharko duzue, noski!






2018(e)ko abenduaren 5(a), asteazkena

Euskaraldia / Euskeraren eguna


Kaixo. Euskaraldiari buruz hitz egingo dizuegu. Euskaraldi astea euskera mantentzeko da. 

Tutoretza klasean andereñoak erakutsi digu "belarri prest"-k esan nahi duela nahiz eta euskera ez jakin beti zaudela entzuteko prest eta ere erakutsi zigun "aho bizi"-k esan nahi duela beti zaudela hitz egiteko prest. 

Andereñoak Euskaraldiko abesti bat erakutsi digu. Heziketa fisiko orduan dantza praktikatu dugu. Andereñoak grabatu digu dantza egiten, blogean ipini du eta hemen daukazue.

(Edurne, Catalina eta Ander)



2018(e)ko abenduaren 3(a), astelehena

¡A la conquista de las tablas de multiplicar! (2)

Pizkanaka-pizkanaka taula guztiak ikasten gabiltza. 



Eta lan astuna ez bihurtzeko agian joku hauekin ikasiz aparte, ondo pasatzen duzue.



Ea egia den!


A la conquista de las tablas de multiplicar (3)

Hemen duzue ondo biderkatzeko joku batzuk. Super hiper mega garrantzitsua da ondo biderkatzea!!!!